Zapatuko eurite eta ufalek eragindako kalteak neurtu eta lokatzak zikindutakoa garbitzeko eguna izan da gaur Mendaron eta Altzolan, batipat. Batean zein bestean ohituta daude lanotara, behin baino gehiagotan egin baitu gainezka Deba ibaiak azken urteotan.
Mendaroko Garagartza auzora zikinkeria asko ekarri du urak eta ezkaratz eta garajeak garbitzen aritu dira bizilagunak urek gainezka egin osteko biharamunean. Elgoibarko Altzola auzoan ere lokatzez zikinduta laga ditu zenbait portal eta garaje.
Eusko Jaurlaritzak euriagatik ezarria zuen abisu laranja gaur eguerdian amaitu da. Horrez gainera, Euskalmeten iragarpenaren arabera, gaur, domeka, zertxobait arinagoa izango da egoera. Zeruak estalita jarraituko du, baina prezipitazio gutxiago espero dira eta zaparradak zapatuan baino txikiagoak izango dira.
Atzo, hilak 27, 61,3 metro litro karratuko jaso ziren Altzolako estazioan.
Argazkiak: