18:00ak aldera iritsiko dira ekialdeko Errege Magoak Elgoibarrera, eta 18:30ean Mendarora. Bi herrietako kaleak gozokiak banatuz zeharkatu ostean, umeen gutunak jasoko dituzte.
San Bartolome parrokiako estalpean jaio den Jesus haurtxoa gurtzera etorriko dira Errege Magoak 18:00ak aldera, eta ondoren, herri osoa zeharkatuko dute, herritarrei gozokiak banatzen. San Lazaro egoitzan geldialdi berezia egingo hango kideei opariak banatzeko, eta gero, Kalegoen pla zara itzuliko dira. Bihar, urtarrilaren 6an, kristau ikasbideko mezan hartuko dute parte Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek.
Mendaron 18:30ean hasiko da Errege Magoen kabalgata, Azpilgoetan, sastreria parean. Herria zeharkatu ostean, frontoian jasoko dituzte umeen gutunak.