barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 10 14 udazkeneko mendi emanaldi zikloaMorkaiko mendi taldeak prest dauka Udazkeneko Mendi Emanaldien Zikloko egitaraua. Pirinioetako, Alpeetako, Patagoniako eta Himalaiako hainbat txoko ekarriko dituzte Elgoibarrera aurtengoan. Bada berrikuntzarik ere, edizio "dinamikoagoa" osatu nahi izan baitu Morkaikok, eta areto eta gune desberdinetan eskainiko dituzte emanaldiak.

Aurreko urteetan musika eskolako auditorioan edo Herriko Antzokian eskaini izan ditu Morkaikok Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloko emanaldiak. Aurten, aldiz, lau gunetan jarraitu ahal izango dira saioak: Lanbroa tabernan, Herriko Antzokian, Kultur Etxean eta musika eskolan. Lehen bi emanaldiak, esaterako, Lanbroa tabernan eskainiko dituzte.
Bost emanaldik osatzen dute aurtengo zikloa. Azaroaren 5ean izango da aurrenekoa (Menditerapia Chamonixen) eta abenduaren 17an azkena (Mikel Sarasolaren hitzaldia eta Caminos de Agua filmaren emanaldia). Emanaldi bakoitzaren inguruko xehetasunen berri eman du Morkaikok.

Menditerapia Chamonixen (azaroak 5, eguena): Arkaitz Irureta, Joseba Elustondo eta Alberto Fernandez
Emanaldi honetan ez da eskaladaz eta mendiaz soilik hitz egingo, hiru elgoibartar hauek udan batu zituen helburuaz baizik. Naturan naturalak diren kontuak dira, zibilizaziotik alde egitean pertsonen arteko harremanak eta sortzen den armonia bereziak dira. Beraientzat terapia modukoa izan den bidaia honen inguruan hitz egingo dute emanaldi honetan. Lanbroa tabernan eskainiko dute emanaldia, 21:30ean hasita.

2015 10 14 udazkeneko mendi emanaldi zikloa menditerapia

Mendizaletasuna: bizitza estilo aktibo eta osasuntsu baten oinarri (azaroak 18, eguaztena): Unai Arrieta
Herrialde garatuetako gizarte ereduei jarraituz, gero eta bizitza estilo sedentarioagoa daramagu, gero eta okerrago jaten dugu eta gero eta estresatuago bizi gara. Interesgarria da osasuna gizakiaren eboluzioaren ikuspegitik aztertzea. Gure gorputza mugitzeko sortua da, baina egunean batez-beste ordubete baino gehiago pasatzen dugu kotxean jarrita; zazpi ordu baino gehiago idazmahaiaren aurrean eserita; bi ordu jaten dugun bitartean eta ordubete baino gehiago sofan telebista ikusten dugun bitartean. Guztira 11 ordu jarleku bati itsatsita. Mugitzeko sortuak gara, gure arbasoek egin ohi zuten moduan, baina ez ginen porlan gainean mugitzeko sortak izan ziurrenik, naturan baizik; basoan, mendian. Mugitzeak on egiten dio gorputzari eta baita gure buruari ere, eta inguru natural batean mugitzen bagara are handiagoak dira onurak. Animaliak etxekotu ditugun modu bertsuan, gure burua ere berezkoa ez duen zoo batean sartu dugu, "giza zoo"an. Bizitza estilo osasuntsuago eta naturalago bat berreskuratzeko bide horretan mendizaletasuna aukera paregabea izan daitekeela erakutsiko du Unai Arrieta psikologo elgoibartarrak. Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da hitzaldia (19:30)

 

Andrak Mendixan! (azaroak 19, eguena): Marimendi eta Mendikolore
Marimendi taldea duela urte batzuk sortu zen, 40 urtetik gorako emakumeek osatuta (tartean zenbait elgoibartar), mendizaletasuna eta mendian ibiltzeko gaitasuna aldarrikatu zituzten Mont Blanc mendira egindako lehen bidaian. Ordutik ez dira geldik geratu eta beste emakumeentzakoakuilu gisa jardun nahi dutenez, 2014an Alpeetatra eginiko bidaiatik sortutako ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute. Ildo berean, marimenditarrekin lotura estua duen Mendikolore emakume talde elgoibartarrak, azken 28 urteetan dihardu urtero-urtero mendi-bidaia bat antolatzen hara eta hona. Oraingoan aurten burutu duten GR10 ibilbidearen inguruko kontakizunak ekarriko dituzte Inazio Bereziartua musika eskolako auditoriora (21:00).

2015 10 14 udazkeneko mendi emanaldi zikloa andrak mendixanBurning Kharkas: Langtangeko Himalaian esplorazioa eta eskalada 2014ko udazkenean (abenduak 3, eguena): Ibai Rico
Ibai Rico (Gasteiz) eta Evan Miles (Oregon, AEB) Himalaiako Langtang haranean murgildu ziren glaziologiako ikerketak eta eskalada uztartzea helburu zuen espedizioan. Haran galdu eta bakarti honetako mendi garaienetan estilo alpetarraren esentzia garatzen saiatu ziren; arin eta azkar eskalatuz. Ganchempo gailurra egin eta izotz-bide berri bat ireki zuten 6.000 metrotik gorako izenik gabeko mendi batean. Oraindik ere Himalaiako eremu isolatu hauetan esplorazioaren esentzia garatzeko aukerak amaigabeak direla erakutsi nahi du Ibai Ricok emanaldi honekin. Lanbroa tabernan izango da saioa, 21:00etan.

 

Caminos de Agua filmaren emanaldia eta Mikel Sarasolaren solasaldia (abenduak 17, eguena)
Kayak espedizio desberdin batean harira sortutako filma da Caminos de Agua. Hiru kayaklari euskaldunek (Mikel Sarasola, Aitor Goikoetxea eta Xabiek Olanok) burututako hilabete inguruko bidaia kontatzen du, Patagoniako mendietatik hasi eta itsasora arte. 600 km luzeko bidaia, zeinetan ur-jauzi eta erreka berriak bilatu eta Patagoniako laku handiak zeharkatu zituzten, beti ere piragua erabiliz. Pelikula Mikel Sarasolak egina da eta 2014ko Bilboko Mendi Film Festivalean zein Limako (Peru) 2015eko InkaFest lehiaketan, hainbat sari garrantzitsu jaso ditu. Filma aurkeztera etorriko da Mikel Sarasola bera. Herriko Antzokian izango da, 21:30ean.

2015 10 16 udazkeneko mendi zikloa kartela

Komunitatea

euskaltzain-osoa
Angel Ugarteburu
Aste honetan, azaroaren 25ean, egingo du Andresek euskaltzain oso izendapenari dagokion hitzaldia bere jaioterrian, Getariako udaletxean.
nork-ala-zerk
Angel Ugarteburu
“Ixa-ixa jausi da”, “Ixa-ixa irabazi du, baina ez du lortu”, “ixa-ixan geratu da”. “Apu-apuan dago sagar heldua, adarretik jausi beharrean” Ixa edo X (ekis), ekilibrioa.
matria
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur eta bihar Matria filma ikusteko aukera izango da Made in Spain sailean. Ongarri zine klubak ere proposamen bera egiten digu astebururako Elgoibarren.
euskal-zinemaren-galak-emakume-zinegileei-begirada-berezia-eskainiko-die
Butaka Gorria
Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zuzendarien “Arnasa betean, emakume zinegileak” dokumentala izango da ikusgai Euskal Zinemaren Galan. 
mendia-elikadura-eta-osasuna-ii
Ainhoa Lendinez
Urtea bi aldiz hasten dela entzun nion aurrekoan psikologo bati, urtarrilean eta irailean.
tori-eta-lokita
Butaka Gorria
“Tori eta Lokita”, Dardenne anaien azken lana, Canneseko zinemaldi ospetsuan estreinatu ondoren iritsi zen iaz Donostiara.
el-sueno-de-la-sultana-isabel-hergueraren-lehen-film-luzea-estreinatu-da-sail-ofizialean
Butaka Gorria
Miyazaki eta Trueba eta Mariscalen filmen ondoren, azken hilabeteetan ikusmin handia sortu duen Isabel Hergueraren lehen filma iritsi da.
dispararon-al-pianista-animaziozko-filma-estreinatuko-dute-sail-ofizialean
Butaka Gorria
“Chico eta Ritaren” egileek elkarlanean sorturiko duten bigarren lanak interesa piztu du.
hayao-miyazakik-emango-dio-hasiera-gaur-donostia-zinemaldiaren-71-edizioari
Butaka Gorria
Inaugurazio galan Miyazakik birtualki Donostia saria jaso ondoren emango dute “The boy and the heron” filma. 
scarlet
Butaka Gorria
Prieto Marcello (Martin Eden) zuzendari italiarrak fabula bat proposatzen digu Scarlet filmean. 
donostiakoaren-bezperan-inaki-agirre-zikloa
Butaka Gorria
Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioaren bezperan hasiko da Elgoibarren Iñaki Agirre zikloa. 'Los reyes del mundo', Donostian iaz urrezko maskorra irabazi zuen film kolonbiarrak emango dio hasiera ostegunean zikloari. 
magister-magistra
Angel Ugarteburu
Erretreta aspaldi hartu zuenak ere gogoan ditu iraileko hasierako egunak, nagikeriak nagikeri, ilusioz betetako proiektuz blai zeudenak.
utmb-mont-blanc
Ainhoa Lendinez
Alaba normal batek, Donostiara eramango lituzke gurasoak. Bartzelona edo Parisera. Ederrak dira Conchako badia, Sagrada Familia eta Eiffel dorrea. Bururatu ere ez zait egin. Baina urteak neramatzan gurasoak Chamonixera ekarri nahian.
inigo-eta-mikel
Angel Ugarteburu
Pena eman zidan eta ezin dut burutik kendu. Pena eta, egia esateko, nolabaiteko harrotasuna ere bai, aipatuko ditudan xehetasunak tarteko.
ikuspuntua
Angel Ugarteburu
Aurreko batean bilobarekin izandako elkarrizketak jarri nau, berriz ere, ordenagailuaren aurrean.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken